
URRIAK 23: Ekaitza

URRIAK 16: Flysch

ADI!!! Egutegi aldaketak daude
Datorren astean Gorbeiara joan beharrean Ekaitza-ra joango gara (Mendaur inguruak).
Azaroaren 27an berriz, Urrategi (Azkoitia) – Hirukurutzeta – Karakate – Elgoibar irteera egingo dugu.
Bilera irekia guraso eta begiraleentzat
2016-2017 Ikasturteko ekintzak eta egutegia antolatzeko asmoz bilera ireki batetara gonbidatzen zaizue interesatuak zaudeten guraso eta begirale guztioi.
Bilera La Sallen izango da hurrengo astelehenean, Irailak 19, 19:30tan. Idazkaritza ondoan geratuko gara. Bertan Txatxarroko egoeraren berri emango da eta besteak beste Abenduak bitarteko ekintzak zehaztuko dira.
BETI GAZTE!

IRAILAK 25: Ernio

IRAILAK 18: Amezketa – Betelu

2016ko Udazkeneko egutegia

BELAGUAKO ZERRENDA
2017ko Belaguako kanpalekurako kopurua mugatu da. Soilik 40 neska-mutil joan ahal izango dira. Bordak ez du gehiagorako ematen.
Zeintzuk? Puntu gehien dituzten 40 neska mutilak.
Puntuak bi modutan eskuratu daitezkeen:
- Beste urtetako Belagoako kanpaldietara etorri direnak puntuak jasoko dituzte, kanpaldiko puntu bana
- Igandeetako irteeretara datozenak ere puntuak eskuratuko dituzte, irteera bakoitzeko puntu bana.
Berdinketak egonez gero, lehentasuna zaharrenei emango zaie. Urte berdinean jaiotakoen artean zozketa egingo da.
BELAGOAKO MIRUA
