Kanpaldietan ez da ohikoa izaten gurasoentzat bixita egun bat egotea. Baina Txatxarroko urte guztiko bilakaeran gurasoek ere parte dira, parte garrantzitsua zalantzarik gabe. Bereiztasun honi erantzunez Belaguako kanpaldian BIXITA egun bat zehaztu izan da. Egun hori Txatxarroko sendi guztiak elkarrekin egun zoragarri bat igarotzeko abagune ezin hobe da. Egun horretan gurasoek Belaguako kanpaldira hurbildu zaitezkete, etxea ikusi eta ezagutu baita taldearekin mendira joan ere.


Dena den, gurasoak bixitan etortzeak maiz kanpaldiko dinamika hautsi dezaketen egoerak sor ditzazke. Eragin hau gutxitzearren hainbat arau eta gomendio doakizue. Ahal eta zorrotzen bete itzazuela eskatzen dizuegu talde antolatzaileetik.

BIXITA EGUNA: Ekainak 26 asteazkena.
Egitarua. Bixitatzeko tartea:

  • 08:30-15:00 ibilaldia (LAPAZARRA dago aurreikusita, baina aldatzea gerta liteke)
    • 08:30 Aparkalekuan geratu gara. 7 eta 8 Km artean (Isaba-tik Belaguara doan errepidean)
  • 18:00-19:30 bordara bixita.

Arauak:

  • Webguneko formularioan izena eman behar da. Modu horretan zenbat jende eta noiz etorriko zareten jakingo dugu. (*Behekaldean dago)
  • Goizean ezin da bordara igo. Beheko aparkalekuan itxaron behar duzue.
  • Ibilaldiaren inguruan edozein planteamendu edo aldaketa kanpaldiko antolatzaileon oneritziarekin izan beharko da (esatebaterako ibilaldi motzagoa edo ezberdina antolatu).
  • Ibilaldian kanpaldikook eguneroko janaria jango dugu, ezin da umeei beste janaririk eskeini.
  • Ez zaie umeei etxera deitzeko telefonorik eskeiniko arduradunon oneritzirik gabe.
  • Bordara bixita aipatutako ordu tartera mugatuko da.
  • Ohikoa izaten da opari gisa janaria ekartzea. Eskertzen da baina ez da beharrezkoa, gainera maiz gehiegizkoa izan ohi da eta ez dator bat kanpaldian lantzen diren hainbat baloreekin:
    • Antolatzaileei adierazi zer janari eta zenbat ekartzeko asmoa duzuen.
    • Saiatu janari osasuntsua ekartzen, ez litxarkeriak.
    • Janaria antolatzaileei emango zaie, ez umeei zuzenean.
  • Ohikoa da zenbait guraso aurreko egunetan edo ondorengoetan Isaba inguruan ibiltzea, oporrak aprobetxatuz. Jarri zaitezte harremanetan kanpaldiko antolatzaileokin ez gaitezen elkar topatu aurreko eta ondorengo egun horietan.
BIXITA EGUNA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude