La Salle Zarautz, mendeurreneko liburua.


Josetxo Argaña eta Jose Ignazio Martin salletar anaiak.

Jose Ignazio eta Josetxo
Jose Ignazio eta Josetxo

Batzordea sortu genuen, eta helduok (anaiok eta gurasoek) eta ikasle ohiek elkarlanean banatzen genituen egitekoak eta ardurak. Gainera, geroa ziurtatu beharra zegoen. Jarduera batek ezin du anaien eskuetan egon; lekuz aldatzen baikara. Are gehiago; ezin du lagun bakar baten eskuetan egon. Taldeak jarraipena ziurtatzen du. Ni ikusten ari nintzen lasten joango nintzela, eta Jose Ignaziok nahiko lan bazuen zuzendaritzarekin.

Lehenengo begiraleak aipatzen ditu Aranek eta gaurko egoera azaltzen,

-Jon Burgaña, Patxi Galarraga, Iñigo Manterola, Dan Lertxundi, Asis Goikoetxea,… Gaur taldea ikasle ohien eskuetan dago. La Sallen sortua da; anaiak, ikasleak, gurasoak eta ikasle ohiak, denak biltzen dituen eremua.

Eta argi utzi nahi du gurasoen laguntzaren garrantzia.

-Laguntza izugarria izan ziren.

Josetxok, gainera, bihotzez azaltzen die esker ona gursoei.

-Ematen du Txatxarro gazte eta anaien zerbait izan dela soilik, baina oinarri-oinarrizkoa izan da zenbait gurasoren presentzia. Beraiek eutsi eta animatu gintuzten hasieran, seme-alabak ia ume zirenean eta gu anaiok gaztetxo. Beraiek sinestu zuten gugan. Benetan, beraientzat dira nire eskerrik handienak: Miren Isasti eta Juan Zulaika, Eusebio Larrañaga eta Ana Mari Garmendia, Mikaela Olaizola eta Luis Manterola, Emili Manterola eta Javier Lertxundi, Juanita Aiestaran, Juanita Goikoetxea, Maria Dolores Amundarain,…

Zenbat lagun! Era berean, zerura eta Txatxarro mendira begira, maitasunez gogoratzen dut Xabier Silvan.

Bukatzeko merezi du berriro ere Josetxoren eta Jose Ignazioren hitzak jasotzea. Honela dio lehenegoak:

-Nire bihotzean lekutxo bat baino gehieago betetzen du Txatxarrok. Oraintxu, ikastaro batean, galdetu ziguten zein pertsonak izan duten eraginik handiena gugan. Nik, pertsonalki bakarka ez baina, bi talde aipatu nituen: gure gaurko Beasaingo ikasle-taldea (zoragarria da!) eta Txatxarro. Izan ere Txatxarrorekin lotuak daude (Belagoako bordarekin, mendiko neska-mutil, guraso eta anaiekin) nire bizi-esperientziarik ederrenak, lagunik onenak, harremanik iraunkorrenak (nahiz eta ni axolagabea izan) eta baita fede-esperientziarik onenak ere. Orain horrelako zerbaiten falta sumatzen dut. Beasaingo guraso eta ikasleek esaten didate zarauztarra naizela.

-Jose Ignaziok, berriz:

-Mendi-giro horretan aurkitu ditut neure bizitzako lagunik onenak eta bertan ibilitako haur eta gazteen bizitzetan arrasto nabarmena gelditu da: naturarekiko maitasuna, haukoarekiko gertutasuna, txantxetarako abilezia, bizitzan aurre egiteko kemena, eta abar. Egun, bertan ibilitako guztion bihotza, poztu egiten da: mostaza-haziak, zuhaitz bihurtua, itzal ederra ematen jarraitzen du. Hala bedi aurrerantzean ere.

Azken hitzak, Josetxori utziko dizkiogu:

-Dudarik ez: Txatxarro da nire bizitzan egindako gauzarik onena. Bizi izan dudan onena bai maisu, bai pertsona, bai lagun eta bai anai bezela. Eta Txatxarro ez da zerbait anonimoa; hainbat aurpegi, une eta izen ditu.

Eta “garai berri hauetan, zer eskain lezake Txatxarrok salletar eskola batean?” galderari, bi zertzeladaz erantzuten dio:

-Lehenik, gizarte indibidualista batean, benetako talde baten giroa eta baloreak; laguntza, zerbitzua,  dohaintasuna, komunikazioa, onarpena,… Eta bigarrenik, izadia Jainko on eta jator baten esperientzia sentitzeko lekua. Bai; edertasunean eta elkartasuena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.