txatxarro25
25. urteurrena

Kaixo Txatxarrokide hori!

Igande hontan izango da egun haundia, 25. urteurrena ospatzeko aukeratu dugun eguna. Mendi irteerarako 275 pertsonek eman dute izena eta bazkarirako 225. Eskerrik asko!
Horrenbeste jende bilduko garenez, eta eguna ahalik eta ondoen atera dadin, hemen ohar batzuk.
Irteera 8:30 AgoĆ¼es-eko biribilgunean.
Mendi ibilaldia: Elkano, Indamendi (taldeko argazkia bertan aterako dugu, Txatxarron ez baigara sartzen horrenbeste pertsona), Txatxarromendi, Urdaneta.
Ibilaldi osoa oinez egin nahi duenarentzako aukera izango da. Nahi duenak Elkanoko igoera autobusez egin dezake, baita Urdanetatik jeistea ere. Autobusa hartzeko ez da abixatu edo ordaindu beharrik.Bazkaria 14:00 tan, ez beranduago, La Salleko frontoian. Puntualak izan mesedez, sukaldarientzat ordua errespetatzea ezinbestekoa da. Nahi dutenentzat aldagelak erabilgarri izango dira.
Bazkal ondoren Txatxarroko 25 urteen lekuko izan direnen argazki bildumarekin egindako bideo emanaldia izango da ikastetxeko aretoan.
Zuen zain izango gara.
Beti Gazte!
P.D. 25. urteurren dela eta atera ditugun elastiko berriak salgai ditugu. Ostiral arratsaldez edo igandean bertan erosteko aukera izango duzue.
25. Urteurrena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.